XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eudesek ez du deus esan, bere kaxatik jaitsi eta lehenengo iladara etorri da, Alzeste azkenengora zihoan bitartean.

Iskanbila apur bat sortu da, batipat Eudes Alzesterekin gurutzatu eta hark muturreko bat eman dionean.

Alzestek ostikoa eman nahi izan dio Eudesi, baina Eudesek eskibatu egin du (oso bizkorra bait da) eta azkenean Agnan izan da ostikoa hartu duena, baina zorionez betaurrekorik ez duen leku batetan.

Hala eta guztiz ere, nigarrez eta marruka hasi da, ez zuela ezer ikusten, inork ez zuela maite eta hiltzeko gogoa zeukala esanez.

Andereñoak kontsolatu du, mukiak kendu dizkio, orraztu du eta Alzeste zigortu du lerro batzu idaztera: Ez dut joko burruka bila ez dabilen eta betaurrekoak dituen adiskiderik.

- Oso ondo egin duzu!- esan dio Agnanek.

Orduan bera zigortu du lerro batzu idaztera.

Nigarrik ere ez du egin Agnanek, hain harriturik geratu da! Andereñoa ezker-eskubi zigorrak banatzen hasi da; lerro pila bat geneukan denok idazteko eta, azkenean, honela esan digu andereñoak: - Eta orain lainezarik*laineza: harrokeria, ergelkeria gabe ikusi nahi zaituztet.

Txintxo egoten bazarete, zigor guztiak barkatuko dizkizuet.

Ale, ondo jarri, irribartsu, eta jaun horrek argazki polit bat aterako digu! Andereñoa ez dugu mindu izan nahi eta obeditu diogu.

Denok irribartsu, ondo jarri gara.

Baina azkenean gure bizi guztirako oroipen pozgarri hark potto egin digu, zeren eta gu konturatzerako argazkilaria aldegina bait zen.

Ezer esan gabe aldegin ere!.